Monday, 28 de February de 2022
Iaz jarduera ekonomikoa normaltasunez berreskuratu ez zen arren eta HORECA kanalean batez ere hondakinen sorrerari eragin zioten murrizketek jarraitu zuten arren, edukiontzi berdearen bidez egindako beirazko ontzien gaikako bilketa berreskuratutako 62.326 tona beirazko ontzira iritsi zen Euskadin; hau da, % 6,6 hazi zen aurreko urtearekiko. Horrela, pandemia aurreko mailetan (2019) kokatu da.